miércoles, 27 de abril de 2016

PAPEREZKO HEGAZKINEN TXAPELKETA


2014-2015 ikasturtean papiroflexia erabiliz hegazkinak eraiki zituzten. Ondoren, txapelketa antolatu eta hegazkin onena hautatu genuen.






lunes, 29 de febrero de 2016

ZUHAITZ EGUNA 2016



Otsailaren 27an Tolosan zuhaitz eguna ospatu zen; bazenekiten mundu mailan ospatzen den eguna dela? Ba horrela da, oso garrantzitsuak bait dira zuhaitzak planeta osoarentzat.
Eguraldia ez genuen lagun izan, baina, han ginen DBH 2ko zientzialarien txokoko ikasleak pasatzen zenari zuhaitzen garrantzia erakusteko.
Zergatik dira zuhaitzak garrantzitsuak?
  • Basoak planetaren oxigeno fabrikak dira, airea garbitzen dute.
  • Karbono dioxidoa xurgatzen dute.
  • Haize eta uraren erruz sortutako higadura sahiesteko.
  • Janaria ematen die izaki bizidun guztiei, gizakiak barne.
  • Aterpea ematen die izaki bizidunei.
  • ....
Zerrenda luzea da.

Beraz, ZAINDU eta ERRESPETA ditzagun zuhaitzak!



20160227_111938.jpg    

lunes, 22 de febrero de 2016

LUR PLANETA EZAGUTZEN

DBH 1eko ikasleek Lur planetaren osakerari buruzko esperientziak egin dituzte. Hona hemen esperientziak biltzen dituzten bideoak, beraiek eginak dira.