miércoles, 27 de abril de 2016

PAPEREZKO HEGAZKINEN TXAPELKETA


2014-2015 ikasturtean papiroflexia erabiliz hegazkinak eraiki zituzten. Ondoren, txapelketa antolatu eta hegazkin onena hautatu genuen.






lunes, 29 de febrero de 2016

ZUHAITZ EGUNA 2016



Otsailaren 27an Tolosan zuhaitz eguna ospatu zen; bazenekiten mundu mailan ospatzen den eguna dela? Ba horrela da, oso garrantzitsuak bait dira zuhaitzak planeta osoarentzat.
Eguraldia ez genuen lagun izan, baina, han ginen DBH 2ko zientzialarien txokoko ikasleak pasatzen zenari zuhaitzen garrantzia erakusteko.
Zergatik dira zuhaitzak garrantzitsuak?
  • Basoak planetaren oxigeno fabrikak dira, airea garbitzen dute.
  • Karbono dioxidoa xurgatzen dute.
  • Haize eta uraren erruz sortutako higadura sahiesteko.
  • Janaria ematen die izaki bizidun guztiei, gizakiak barne.
  • Aterpea ematen die izaki bizidunei.
  • ....
Zerrenda luzea da.

Beraz, ZAINDU eta ERRESPETA ditzagun zuhaitzak!



20160227_111938.jpg    

lunes, 22 de febrero de 2016

LUR PLANETA EZAGUTZEN

DBH 1eko ikasleek Lur planetaren osakerari buruzko esperientziak egin dituzte. Hona hemen esperientziak biltzen dituzten bideoak, beraiek eginak dira.











































miércoles, 13 de mayo de 2015

DBH 1

JAKINMINA DA ZIENTZIAREN AMA.
Gizakiak jakinmina du eta galderak egiten ditu jakinmin hori asetzeko. Beharrezkoa da gure inguruan dagoena ezagutzea, horrela bilatu bait daitezke zenbait eta zenbait galderen erantzunak. ZIENTZIALARIEK galderak egin eta galdera horien erantzunak bilatzen lan egiten dute.


Zientzialarien txokoan inguruan duguna ezagutzeko aukera izango duzu, zer hobeagorik? zer dibertiagorik?
Aurtengo ikasturtea lEONARDO DA VINCIren antzera hasi dugu, begira!
Lehengo hiruilekoan Lur planeta ezagutzen saiatu gara. Bideo hauetan  azaltzen diren maketak izan dira egin dugun lanetako bat.

lunes, 13 de abril de 2015

ESPERIMENTUAK

AITOR AGIRRE, BEÑAT ETXEZARRETA, IBAI OTXOA JON LILLO, PERU ORMAETXEA, IKER ELOLA