martes, 27 de enero de 2015

IKASTOLAN ZER ETA NOLA KUDEATZEN DITUGU HONDAKINAK


Zer hondakin biltzen ditugu ikastolan?
Batetik, geletan, papera, plastikoa eta errefusa biltzen dugu; bestetik, hondakin bereziak biltzeko gune bat dugu eta hauek biltzen dira bertan:

  • Pilak
  • Cd-ak
  • Tresna elektrikoak
  • Tonerra
  • Termometroak
  • Bonbilak
  • Erradiografiak
  • Inpresora kartutxoak
  • Spraiak
  • Kola
  • Pintura
  • Olioa

Patioan ere hondakinak biltzen ditugu: 8 zabor-ontzi daude patioko hainbat lekutan banatuta.

Nahiz eta ontzi hauek egon, zera behatu dugu; lurrean hainbat zabor 
dago botata, horietatik papera(Klinexak eta koadernoetako paperak), plastikoa (txutxeen poltsak, beste ontzi batzuk...) eta organikoa (mandarina azalak, platano azalak…).    





No hay comentarios:

Publicar un comentario